Albisteak
20. Zizurkil Blues
Zizurkilgo BLUES GAUA 20. ediziora heldu da. Aurreko bi urteetan –hala beharrez- kanpoan egin badira ere aurten bere jatorrizko formatura bueltatzen da, hau da, tabernetara. Urte guzti hauetan zehar Udalak antolatu eta mantendu nahi izan du gaur egun erreferentea bihurtu den Blues zaleen artean
Horrela, aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik otsailaren lehen asteburuan musika beltzaren moldeen hotsak entzuteko parada izango da Espainia, Galiza. Catalunya eta Euskal Herriko musikariekin. Era akustikoan eta elektrikoan. Bakoitzak bere onena eskainiz.
Bertako ostalari
eta zaletu batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan.
Musika zintzoa, ausarta, ederra eta inspiratzailea
Tango baten sentsualitatea, txalapartaren oihartzun aintzineko, sakon eta betierekoa eta jazz-aren distira jostagarri eta ezustekoz betea naturaltasun eta dotorezia ezin handiagoz nahasten dira Hutsun + JEL Trio taldeak sinatutako disko honetan. Kuriostasunak gidari, ausart, soinu berrien bila etengabeko bilaketa horren ondorioz doinu bilduma sailkaezina eskaintzen digute bertan. “Artze”, gure artista handienetako baten omenezko izenpean datorren disko honek milaka irakurketa aukera ezberdin gordetzen ditu barnean. Bildumari izen ematen dion txalaparta soileko doinu instrumental ederraren inguruan estiloen arteko harreman aberatsa ematen da gure aurrean, erakustaldi teknikoak alde batera utzi eta haren ordez entzulearekiko komunikazioa eta emozioa eraginez beti. Bereziki aipagarria da “Libertango”-ren bertsioa, bibrafonozko ekarpen zoragarriz hornituta eta biziki hunkigarria.
BERNARD SELLAM & THE BOYS FROM THE HOOD
Hogeita hamabost urtez mundu osoan barrena hainbat talderekin biran ibili ondoren (AEB, Kanada, Japonia, Latinoamerika, India eta Europa), Bernard Sellamek –Frantziako jazzean onenetakoa den Awek taldeko liderrak–, talde berria aurkeztuko du: The Boys from the Hood.
Taldea oholtzarako eta publikoa dantzan jartzeko sortua da, 50eko hamarkadako swingaren eta bluesaren tradiziorik jatorrenean.
Bost musikari profesionalek gidatzen duten emanaldia.
Estilo horretan B. B. King, Johnny Guitar Watson, Lowell Fulson, Guitar Slim, Gatemouth Brown bezalako musikari garrantzitsuek utzitako errepertorioarekin eta eta Bernard Sellamek berak idatzitako piezekin.